"Jarrera inkisidore horiek iraganekoak dira", salatu du Arzuagak. "Justiziara jo dute ideiak kriminalizatzeko ahaleginarekin jarraitzeko eta erabaki politiko legitimoak kriminalizatzen saiatzeko", gaineratu du.
EH Bilduren iritziz, "baliabide demokratiko arrunten bidez lortu ez dutena, alegia, hautestontzien bitartez lortu ez dutena, bestelako baliabideak erabiliz lortu gura dute. Tribunalen erabilpen interesatua eta politikoa egiten dute. Horrek adierazten du gaitasun eza, bide demokratikoetatik lortu ez dena beste bide batzuetatik lortzen saiatzea". Mintegik gaineratu du ekimen errepresiboa ez doala EH Bilduren aurka bakarrik, "gizarte osoaren aurka eta gizarteak emandako mandatuaren aurkako erasoa da".