Fadurako kiroldegiak ateak itxi ditu euriteengatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urt. 15a, 16:32

Fadurako kiroldegian izandako klase eta jarduera guztiak arratsalde honetan geldiarazi behar dituztela zabaldu berri du Getxo Kirolak udal entitateak. "Azken orduetako euri zaparrada" dela eta hartu dute Fadurako kiroldegian egitekoak ziren ekimen denak bertan behera uzteko erabakia. Era berean, Bolueko futbol zelaiak ere itxita egongo direla nabarmendu dute. Izan ere, oraindik kiroldegirako bidea zabalik badago ere, datozen orduetan prezipitazio handiagoak espero dira eta, gainera, 19:09an mareagora izango da. Gauzak horrela, Getxo Kirolen arduradunek Gobelako kiroldegia zabalik dagoela eta bertako jarduera guztiak aurrera jarraituko dutela argitu du. Argazkian, 2009ko urioletan ere ateak itxi zituen Fadurako kiroldegiak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun