Gaur Uribe Kostan jasotzen ari diren eurite gogorren aurrean, ohi legez, Gobela ibaiak Getxo udalerrian zehar duen ubideak hartu du arreta gehien. Halere, salbuespenak salbuespen, udal horretan urak hartzeko prestaturiko zonaldeak baino ez dira ureztatu oraingoz, Algortako Fadura udal futbol zelaia edo Getxo I institutuaren inguruak bezala. Horrek, baina, ez du auzokideen inguruan tentsio eta urduritasun gutxiago sortu. Aldiz, ibaiak gainezka egin du Berangon eta kalteak eragin ditu Sabino Arana kaleko hainbat lonjetan. Bertako auzokideek kotxeak garajeetatik atera behar dituzte eta ateak eta sarrerak lur-zakuz hormatu dituzte, arriskua ahalik eta gehien saihesteko. Argazkian, urak auto bat harrapatu du guztiz metroko zubiaren azpian, Berangon. Sopelarako errepide hori moztu behar izan dute / © Julen Nafarrate.