Gaur eskualdean jaso diren intentsitate handiko uriolak direla eta, Algorta eta Getxoko hainbat auzotan itzalaldiak eragin dituen matxura bat izan da transformadore batean. Getxoko Udalak zabaldu duenez, elektrizitate horniduran arazoak izan dituzten auzo eta guneak Usategi, Arrigunaga, Aingeruaren Etorbidea eta Getxo auzoa dira. Enpresa aipatu gabe ere, Iberdrolaren iturrietan oinarrituta, elektrizitatea bueltan egoteko lanak abiatu direla eta argia laster izango dela berriz baieztatu dute udal iturriek. Lerro hauek idazterakoan, horrela da Getxo auzoan eta Usategi plazako hiru eraikinetan (baina ez ondoko kaleetan). Errebentariena kalean, ordea, Ercoreca supermerkatuak baino ez du argia. Bestalde, auzokideek Gazteluzarra, Abasota eta Etxeandia Apezpikua kaleetan itzalaldiak jarraitzen dituztelako bere kezka agertu dute. Azkenik, Urdulizen ere hainbat farolak argia emateari utzi dio, bertako auzotarrek esan dutenaren arabera. Argazkian, Algortako taberna bat kandelen argipean, artxiboko irudian.