Arratsaldeko 19:09an zen mareagoratik nabarmen jaitsi egin dira Gobelaren, Asuaren eta eskualdeko beste ibaien emariak. Getxoko Udalak baieztatu duenez, horrela gertatu da Gobelan zehar Udaltzaingoak jarritako aztertze-puntu guztietan, hala-nola, Salsidu, Fadura, Larrañazubi, Aiboa eta Leioako zubietan zein Txikia plazan eta Etxezurin. Era berean, errepide guztiak "egun osoan zehar egon diren bezala" zabalik daudela nabarmendu dute udal iturriek. Hobekuntza horiek eman arren, Getxoko Udalak krisialdi mahaia eta larrialdietarako operatiboak martxan izaten jarraituko dituela zabaldu dute. Gauerditik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak eta Babes Zibilak euriteengatik piztutako alerta laranja horira jaitsi egin du. Izan ere aurreikusitako prezipitazioak 80 litro / metro koadroko izatetik, gehienez jota 60 litro erortzeko probabilitate txikia izatera pasa dira. Euskalmetek zabaldu duenez, egunean zehar zaparrada txiki-ertainak botako ditu. Euriaz gain, haizeak eta olatuek ere alerta horiak piztu dituzte. Argazkian, Fadurako zubia atzo.