Udal arduradunen arabera, "hori guztia, hiriaren jardunerako funtsezkoa den zerbitzuaren kalitatea hobetzera zuzenduta dagoen ekintzaren harira egingo da". Kontratu berriaren iraupena urtebetekoa izango da, eta beste urte batez luzatu ahal izango da. Iazko prezio eta ordutegiari eutsiko zaie, eta era berean, araututako aldeetan ez da aurreikusten aldaketarik egitea.
TAO Getxon
Getxon TAOren kostua, batez beste, Bilbokoaren erdia da eta Barakaldokoaren ia erdia. 2011n TAOren 1.538 aparkaleku arautu izan ziren (1.077 Areetan eta 461 Algortan). 146.000 bat lagunek erabili zuten eta milioitik gora izan ziren aparkaldiak. Aparkaleku guztien %45 eta 54 artean bete zituzten egoiliarrek. Orduko 430 eragiketa jaso ziren orduko eta %85 esku-dirutan ordaindu zen.