Iratzarri gazte erakundeak alderdi politikoa sortu du, Bizkaian egoitza duena eta jatorrizko kolektiboaren izen bera daramana. Erregistroarekin Iratzarrik pauso berri bat ematen du bere eraikuntzan mugimendu politiko eta sozial gisa, modu honetan bere militantziak hartutako erabakia betez. Erakunde politiko honek Hegoaldeko lurralde ezberdinak mantentzen ditu jarduteko eremu bezala, zeinetan sortu zenetik, orain bederatzi urte, lanean diharduen. Iratzarrik gazteria aktibo eta protagonistaren aldeko apustuari eusten dio, eskubide sozialak eta bere hiru erabakitze-esparruetan erabakitzeko eskubidea duen Euskal Herri batean. Era berean, Iratzarrik ez dio uko egiten ezkerrekoak eta abertzaleak diren espazio politiko berriak, alternatibo eta anitzak, sendotzeari eta sortzeari. Argazkian, 2012ko martxoaren 17an Iratzarrik egindako agerraldia / © Iratzarri.