EHUko Ikasle Kontseiluak azterketan izaten diren "injustizien" aurrean ikasleen eskubideak defendatuko dituela azpimarratu du, "gehiegikeria bat bera ere" pasatzen utziko ez dutela argi utziz. Aratz Castro aipatu erakundeko presidenteak, esan duenez, “badira behin eta berriro errespetatzen ez diren eskubideak. Hauen aurrean, ikasleek ez dute orain arte defentsa askorik izan". Hori dela eta, beraien zerbitzura jarri duten “
kexaTU” protokoloa erabiltzera animatu dituzte. Azterketa garaia "momentu klabea izan ohi da ikasleen eskubideen urraketari dagokionean", Ikasle Kontseiluko kideen hitzetan. Zehaztu dutenez, urraketa horien artean azpimarragarriak izaten dira norberaren datu pertsonalak argitaratzen diren kasuak: “ez dugu ulertzen notak argitaratzerakoan irakasle askoren joera. Horrenbeste kostatzen al zaie izenaren ordez DNIa jartzea?" Gai horiek aintzakotzat hartuz, pasaden uztailean Kontseiluak “kexaTU” protokoloa jarri zuen martxan (esperientzia pilotua egin ondoren); salaketak modu azkar eta eraginkorrean egiteko tresna, alegia. Argazkian, Ikasle Kontseiluaren batzar bat / © A. Encinas - EHUko Ikasle Kontseilua.