Getxoko Udalak Larrialdi Udal Plana 0 mailan mantentzen du, Euskalmet Meteorologiako Euskal Agentziak datozen egunotarako, hau da, igandera arte, urtarrilaren 20era arte, une zehatz batzuetarako
iragarri dituen euri jasengatik, baita batzuetan gainera haize gogorragatik ere. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak uholdeen arriskuagatik Larrialdi Plana 0 fasean ere mantentzen du indarrean, datozen egunotan iragarrita dagoen eguraldiaren txartzeagatik. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak euri-jasen arriskuaren aurrean egindako gomendioak aintzat hartzea eskatu die herritarrei. Getxoko Udalak herritarrei gogoratu die, behar izatekotan, Udaltzaingora dei dezaketela, 944 660 202 telefono zenbakira, edo SOS Deien 112 zenbakira. Argazkian, Fadurako zubia herenegun.