Amaitu berri dugun 2012an Leioan 60 ezkontza zibil ospatu ziren, horietatik 31 Artatza Jauregian eta gainontzeko 29ak udaletxeko osoko bilkura gelan. "Esanguratsua da gero eta bikote gehiagok aukeratzen dutela ezkontza zibila euren egoera legalki formalizatzeko. Honetaz gain, aipatzekoa da Leioan ezkontzen diren bikotekide gehienak 30 eta 35 urte bitartean kokatzen direla", azpimarratu dute udal iturriek. Leioaztarrek eskuragai dute udaletxeko osoko bilkura aretoa astelehenetik ostiralera goizeko ordutegian. Bestalde, Artatzako ezkontzak urteko larunbata gutxi batzuetan baino ez dira ospatzen. "Desberdintasun hau ematen da Artatza Jauregia Lehendakaritzakoa delako eta Udalak alokatu egin behar duelako. Hau dela-eta Artatzan ezkontzeak 124 euroko kostua du ezkongaientzat, ostera, udaletxean egitea doakoa da", tokiko arduradunek azaldu dutenez. Argazkian, ezkontza bat artxiboko irudian.