Soinu bandak ere konposatu ditu, hala nola Lino Varelaren “Al otro lado de la calle” filmerako, baita dantza ikuskizunetarako ere. “Festival de Interpretes e Instrumentos Insólitos” jaialdiaren zuzendari artistiko eta sortzailea da, Estatu espainolean dagoen bakarra. Bere pasioa tronpeta-biolinak dira, eta goizez, zerrotea jotzea.
Giro lasaian, gonbidatuak bere ibilbideaz hitz egingo du eta anekdotak kontatuko ditu, betiere musikaren testuinguru liluragarriaren barruan. Gaua jam session batekin amaituko da. Sarrera 10 eurotan eros daiteke.