Berdintasun-idazlan lehiaketaren sariak emango dituzte bihar Artean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urt. 17a, 22:27

Leioako Artea merkataritza guneak Leizaola Fundazioak antolatutako berdintasunari buruzko idazlan lehiaketaren sari-emanaldia hartuko du bihar, ostirala. Arratsaldeko 7etan izango da ekitaldia Kristalezko plazan. Aurrekoan bezala, hamargarren edizio honetan, Leizaola Fundazioak Leioako salmenta zentroa aukeratu du, lehiaketan parte hartu duten 10 eta 14 urte bitarteko neska-mutilak eta beren senideak batu eta dagozkien sariak banatzeko. Guztira, sei sari emango dituzte, hiru euskaraz eta beste hiru gazteleraz. Atal bakoitzeko irabazleak Madrilgo Warner Parkerako asteburu bateko bidaia eskuratuko du, bi pertsonentzat. Bigarrenek "Deia" egunkariak emango duen "sari berezia" jasoko dute eta, azkenik, hirugarrenek musika ekipoa lortuko dute. Lanak abenduaren 10era arte aurkeztu ahal izan ziren, beti ere emakume eta gizonek parekide gisa agertzen zuten eguneroko istorioak kontatuta. Handik aurrera, Emakunde, Bizkaiko Foru Aldundia, Metro Bilbao, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilboko Udala eta "genero perspektiba lantzen duten" hainbat erakundeko ordezkariak osatutako epaimahaiak erabaki zituen bihar ezagutaraziko diren irabazleak. Argazkian, ohiko rol banaketa desmuntatzen laguntzea ere badu xedea lehiaketak / cc-by Espabilauak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun