We Are Standard talde getxoztarrak "Day" disko berria plazaratuko du martxoaren 25ean. Ohi bezala, Mushroom Pillow diskoetxearen eskutik iritsiko da estudioko laugarren lan hori. Taldeak berak eta Xabier Eguiak elkarlanean grabatu eta ekoitzi dute, eta Eric Broucecken (LCD Soundsystem, Free Energy, Hercules) laguntza izan dute nahasketa mahaian zein ekoizteko lanetan. Kolaborazioei dagokienez, Emmanuel Laundg I’m from Barcelona taldeko kidearen laguntza izan dute getxotarrek. ‘Only Neon’ abestia sortzen lagundu die artistak. Diskoaren azala, berriz, Joseph Wrighten ‘Versuvius in eruption’ izango da, Londresko Tate Modern museoak Mushroom Pillowi utzitako irudia. We are Standardek iragarri zuenez, "Great State" azken diskoaren ildoari jarraituko diote bertan, baina abesti psikodelikoen aldeko apustua eginez.
"Let’s Say I’m In Love" kantaren remix-a entzuteko moduan jarri dute, zaleek diskoaren aurrerakinak heldu arte eutsi dezaten. Argazkian, We Are Standardeko kideak / © Getxoko Kultur Etxea.