Beste aste betez izango dira herri lanak Elorri eta Ollarretxe kaleetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urt. 18a, 13:29

Hilaren 8an Algortako Elorri kalean saneamendu sareko hodi biltzailea konpontzeko hasitako lanek jarraipena izango dute datorren astelehenean, aste betez. Izan ere, Getxoko Udalak gaur zabaldu duenez, hilaren 21etik aurrera, bi saneamendu hodi berri jarriko ditu Ollarretxe kalean, Elorri kaleko gurutze-bidearen parean. Lanak aste batez izatea aurreikusi dute teknikoek eta, bitartean, zirkulazio desbideratzeak izango dira Ollarretxe kalean. Era berean, hainbat aparkatzeko toki okupatuta izango dira. Aurretik hamar egunez egon zen trafikorako itxita Elorri kaleko zati bat, Ollarretxe eta Gaztelumendi kaleen arteko tartean. Orduan, udal arduradunek egin beharreko herri-lanak "premiazkoak" zirela nabarmendu zuten. Argazkian herri-lan batzuen artxiboko irudi bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun