Areetan bizi den Carlos Iturgaiz Uribe Kostako eurolegebiltzarkide euskaldun bakarrak Jesus Mari Pedrosa saria jaso du gaur Durangon. PPko eurolegebiltzarkideak Kurutziaga hotelean hartu du Pedrosa Fundazioak emandako saria, Anton Danborenea Bizkaiko popularren presidentearen eskutik. Antonio Basagoiti ere izan da ekitaldian. Eskerrak ematean, saria Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zinegotzi popularrei eskaini die Iturgaizek, "askatasuna defendatzearren erail zituztelako". Izan ere, Pedrosa, Durangon zinegotzi popularra, 2000n hil zuen ETAk lepoan tiro bat botata. ELAko kidea ere ba zen. Iturgaiz "harro" agertu da jasotako sariaz eta Pedrosaren erailketa berarentzat "ikaragarria" izan zela gogoratu du. Bera zen orduan EAEko popularren presidentea. ETAri leporatu dio popularrak helburutzat hartu izana "euskal herritarrak eta espainolak izate hutsagatik". Aurreko urteotan saria Javier Arenas, Carlos Herrera, guardia zibilak eta Ertzaintzak jaso dute Pedrosa saria. Argazkian, Carlos Iturgaiz artxiboko irudian / © EAEko Alderdi Popularra.