Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladak (PGGA) berriki jakinarazi duenez, Ermitatze gazte plentziarrean identifikatutako sei gazteak absolbitu dituzte. Azaroaren 20an
epaitu zituzten Bilboko Zigor arloko 5. aretoan hauetatik bost. Izan ere, seigarrenak abisua emanda zeukan Puerto Ricon egongo zela bidaian. Usurpazio delitua egotzita, fiskalak egun bakoitzeko 12 euroko eta jabeek 36 euroko zigorra eskatzen zieten sei hilabetetan zehar. Hau da, pertsona bakoitzeko 2.196 euro fiskalak (guztira, 13.176 euro) eta 6.588 euro etxeko jabeek (guztira, 39.598 euro). Ebazpenaren zain, Iñaki Carro
Bilboko Okupazio Bulegoko abokatua "pozik" agertu zen saioa bukatzerakoan, aipatu delitua frogatzeko "nahikoa ez" delako neska-mutilak zentro okupatuan identifikatu izana; eta defentsaren "lekuko gisa" deklaratu zuten hiruna jabe eta ertzainek ezin izan zuten gehiagorik gaineratu. Argazkian, hainbat lagunek arbuiatu zuten epaiketa Justizia Jauregiaren ateetan.