Astebururako aurreikuspenen aurrean Larrialdi Plana indarrean mantenduko du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urt. 18a, 18:17

Asteburuari begira, Getxoko Udalak Larrialdi Udal Plana 0 mailan indarrean mantentzen du, prebentzio dispositiboarekin, Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak eta Euskalmetek emandako abisu horiengatik. Euriari dagokionez, larunbatean, 12:00etatik igandeko 12:00etara 24 orduan 60l/m2 baino gehiago pila daitezke; eta 12:00etatik 24:00etara ordu betean 15l/m2 baino gehiago. Bestalde, bihar 12:00etatik 24:00etara haize handia egon liteke eta 15:00etatik 24:00etara itsasaldeko arriskua. Udalak herritarrei gogoratu die, behar izatekotan, Udaltzaingora dei dezaketela, 944 660 202 telefono zenbakira edo SOS Deien 112 zenbakira. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak arrisku-kasu bakoitzean egindako gomendioak aintzat hartzea eskatu die herritarrei. Argazkian, hainbat neska aterki azpian, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun