Plataformak ondokoak egingo lituzke: Inposizioen Aurkako Manifestu bat sortu; plataforma aurkeztu eta herriko kirol talde, kultur elkarte eta eragile sozialen atxikimendua bilatu; sinadura bilketa masiboa egin eta Urquijo jaunari bidali; mazio bat onartu udaletxean; Udalaren idazki guztietan inposizioaren kontrako idazpuru bat jarri; kontzentrazio ezberdinak egin; inposizioaren kontrako pankarta bat jarri udaletxean; erreferendum bat egin; ikurrinak jarri etxeko balkoietan...
Urquijok helarazitako errekerimendua (pdf)
Abenduaren 14an sinatutako errekerimenduaren bitartez, hilabeteko epean, Espainiako bandera Plentziako udaletxean jartzeko agindu dio Carlos Urquijo Espainiako gobernuaren delegatuak Isamari Zarauza alkateari. Aipatu idatzia abenduaren 20an heldu zen udal erregistro plentziarrera. Beraz, litekeena da iganderako entseina gorri-horia jarri behar izatea. Horren aurrean, Plentziako Independenteak eta EAJ hainbat neurri hartzera gonbidatu ditu Bilduk. Batetik, Udalak errekerimenduaren kontrako helegitea aurkeztea eskatu diote independentistek Zarauzari. Jarraian, Inposizioen Aurkako Plataforma sortzea eskaini diete alderdiei, zeinean alkatea, egungo udalbatza eta zinegotzi ohiak egongo liratekeen. Ildo berean, eman beharreko pausuen inguruan eztabaidatzeko prest agertu da