Erandioko
Kalezulo gaztetxea agenda beteta dator egun hauetan. Izan ere, urtarrilaren amaierako hainbat ekimen prestatu dituzte. Gaur, esate baterako, arratsaldeko 7etan lotu dira Erandioko neska-mutil askoren artean burututako inkesten ondorio nagusiak ezagutu eta jendarteratzeko zein oraindik ezagutzen ez dutenei gaztetxea erakusteko. Bihar, larunbata, ordea, auzolanak izango dira gazte zentro sozialean. Goizeko 9:30ean jarri dute abiatzeko diana. Erandioko Gazte Asanbladak zabaldu duenez, "gaztetxearen bigarren gunea atontzeko deialdi honetan edonork parte hartu ahal izango du. Beraz, animatu eta etorri Kalezulo hobetzen laguntzera". Datorren asteari dagokionez, ohi legez, asteartean txalaparta ikastaroa izango da, 20:00etan, eta asteazkenean gazte asanbladaren batzarra, ordu berean. Ostiralean, hilak 25, ordea, Herrirak deitutako Azken Ostiralaren ostean, 21:00ak aldera, afari akustikoa izango da, hilero legez. Aurtengo lehen saioan,
Hesian talde euskaldunaren Zuriñe eta Fran musikariek eskainiko dute emanaldia. Afarirako sarrerak salgai daude dagoeneko Erandioko "La plaza" tabernan, bost eurotan. Halere,
erandiokoga[abildua]gmail.com posta elektronikora idatziz erreserbatu daitezke. Afaltzeko sarrerak mugatuta egongo diren arren, Hesianen emanaldi akustikoa ikustera etortzeko arazorik ez da izango, sartzea libre izango baita. Bestalde, igande goizean mendi-irteera izango da. Argazkian, Zuriñe Hidalgo musikaria grabazio estudioan / cc-by-nc-sa
Saioa Cabañas - Gauilunak.