Algortako Fadura rugby zelaiak gaur 15:30ean hartuko du
Getxo eta Plentziako Kakarraldok eta
Mungiako Rugby Taldeak sortutako Uribealdea rugby emakume taldeen arteko derby uribekostarra. Euskal Ligako hamabigarren jardunaldiko partida hau berezia izango da oso. Izan ere, baliteke gaurkoan getxoztarrek berriz ere Euskal Liga irabaztea, matematikoki. Gauzak horrela, azken asteotan ospatzen ari diren Getxo Rugbyko emakumezkoen taldearen 25. urteurrena borobiltzeko ekimena bihur daiteke gaur Fadura. Hortaz jabetuta, Getxo Rugby Taldearen Zuzendaritzak dei orokorra egin die zaletuei, klubeko emakumeak animatzera joateko. Bestalde, Saioa Jaurena, Getxo eta Bizkariansko jokalaria deitu du Espainiako selekzioak, bihar Dublinen Ashnourne taldearen aurka jokatzeko. Argazkian, Getxo Rugbyko jokalariak artxiboko irudian / © Angela Perez Goicoechea - Getxo Rugby Taldea.