Plentziako Isuskitza auzoan txalet bat jendez hustu behar izan dute, luizi baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari jakitera eman dionez. Gertaera goizeko 9ak pasata izan da, etxe horien ondoko lursail bateko zati bat lurrera erori denean. Hainbat txaleteko lorategiek eta bertara heltzeko errepideak kalteak jaso dituzte. Udal teknikariak eta hainbat polizi bertaratu dira, egoeraren nondik norakoak aztertzeko. Halaber, sarrera-errepidea itxita lotu da. Bestalde, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak bertan behera utzi du uholdeengatiko larrialdi plana, eguraldiak eta iragarpen meteorologikoak hobera egin ostean. Gauzak horrela, Sailak erakunde guztien lankidetza eta parte-hartzea eskertu du. Halere, balizko uholdeen zainketa burutzen jarraituko dute. Hurrengo egunotan euria ere izango da, baina intentsitate gutxikoa. Argazkian, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua, ezkerrean, Ana Isabel Oregi Inguru Giroa eta Lurralde Antolamendu sailburuarekin uholdeen eragina ikusten Arabako Billoda kontzejuan / cc-by Irekia - Eusko Jaurlaritza.