Larrialdi Plana bertan behera utzi du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urt. 21a, 12:11

Imanol Landa Getxoko alkateak bertan behera utzi du pasa den astelehenaz, urtarrilak 14az, geroztik jasan dugun meteorologia txarrari aurre egiteko indarrean jarritako Larrialdi Plana. Hala ere, Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak gaurko abisu horia mantentzen du, haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik. Udal iturriek gogoratu dutenez, pasa den asteartean, hilak 15, alkate getxoztarrak Krisi Mahaia jarri zuen martxan eta asteko hainbat unetan prebentzio operatiboa indarrean egon zen: astearte eguerdik asteazken eguerdira, eta larunbat arratsaldean alerta gorenean mantendu zen, ordu horietan euri pila egin zuelako. Argazkian, udaltzain bat Gobela ibaiaren emaria zaintzen asteartean Fadurako zubian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun