Jon Arretxe “19 Kamera” eleberriaz mintzatuko da ostegunean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urt. 21a, 12:39

Jon Arretxe idazleak “19 Kamera” eleberriaren nondik-norakoak azalduko dizkie ostegun honetan, hilak 24, eskualdeko literatura zaleei. Izan ere, Egizu Getxo Euskaldun! elkarteak antolatu ohi duen Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoak aipatu lana aukeratu zuen irakurri eta hausnartzeko. Hitzordua, iluntzeko 8etan jarri dute Algortako Aldai patronatuan. "Gure gizartearen bi muturrak erakutsi nahi izan ditut. Kasu honetan Bilbokoak. Baina Euskal Herri osorako balio dezake. Nahiz eta Toure patera pisu horietako batean bizi, patuak eramango du opera mundu horretan kantatzen duen jendearekin kontaktuan jartzera. Horrek aukera ematen du kritika soziala egiteko, baina umore klabean egin dut hori", dio Arretxek. Argazkian, Irakurzaleen Txokoaren aurreko saioetako bat / cc-by Egizu!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun