Azken asteotan behin eta berriz eskatu dute Gobela ibaiaren inguruan bizi diren auzokide eta auzo elkarteek Uholde Batzordea deitzea,
Getxoko Bilduk ostiralean zabaldu zuenez. Koalizio independentistak azaldutakoaren arabera, bi gai lantzeko premiazko beharra ikusten dute bizilagunek: "Zubilletan ortuak egiteko dagoen proiektuaren inguruko informazioa eta Errekagane inguruko obren informazioa zehaztua". Bilduk "guztiz beharrezkoa" ikusten du Uholde Batzordea deitzea, "Udala eta auzokideen arteko informazio jarioa errazteko eta auzokideen kexak eta kezkak lantzeko; are gehiago aste honetan eman diren euriteak direla eta auzokideek bizi izan dituzten tentsio egoerak kontuan hartuz". Horregatik, dei egin diote Imanol Landa EAJko alkateari Uholde Komisioa deitzeko. "Ez dugu hori ez egiteko inolako arrazoirik ikusten", amaitu dutenez. Argazkian, Imanol Landa alkatea hainbat auzokideekin, 2008ko ekainaren 1eko uholdeen ostean.