Etxebizitza horien sustapena Ganekogorta kooperatibari esleitu zion Eusko Jaurlaritzak 2012ko urriaren 14an. Onuradun suertatzen diren herritarrak kooperatibako kide izango dira, horretarako jartzen diren baldintzen pean. Eskubidea izango dute babes ofizialeko etxebizitzak eskatzeko baldintza orokorrak betetzen dituztenak; ez da derrigorrezkoa Etxebiden izena emanda egotea. Izena eman dutenen artean, zozketa bidez erabakiko da. Baina, lehentasuna izango dute Sopelan, gutxienez, eskabideak aurkezteko azken egunean 3 urte erroldatuta daramaten herritarrak.
Sustapen honi buruzko beste edozein argibide eskatzeko, hona jo daiteke:
Ganekogorta S. COOP.
Dato, 14-16, 2. solairua
01005 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Tel.: 902 104 312