Bestalde, 2012an aritu zen Bigarren Hezkuntzako ikasleen kopurua 78 ikasgelatako 1.666koa izan zen. Zentro bakoitzeko 208 ikasle eta 10 irakasle aritu ziren, bataz beste.
Horiek ere txosten zehatzak eduki dituzte; zinemaren bitartez “Osasunerako droga mendekotasunaren prebentzio eta osasun heziketarako programa” eta prebentzioari buruzko tailerrak ikasgelan, gehien eskatutako jarduera. Horren modalitateak droga-mendekotasunari buruzko tailerra; gizarte sareen erabilpen egokiari buruzko tailerra (gero eta gehiagotan eskatzen ari direna, heziketan eta harremanetan duten eraginagatik); sexualitate eta H.I.E.Sari buruzkoa eta “alkoholaren arriskua” izenekoa. Azken horretan DBHko laugarren mailako eta Batxilergoko lehenengo eta bigarreneko 37 ikasgelatako 818 ikaslek hartu zuten parte.
Getxoko Udalak kaleratutako txostena (© Getxoko Udala)