Azken asteotan Lurralde Zati Planaren (LZP) aurkako Uribe Kostako asanbladako kideek eskualde osoan zehar barreiatutako otzara zozketek badute emaitza. Bart gauean aipatu erakundeak iragarri duenez, bertako produktu freskoekin osatutako saskia eskuratu duen zenbakia 209 da. Irabazleak 635 169 845 telefonora dei dezake otzara eskuratzeko. Halere, horretarako azken eguna ostirala izango da. Izan ere, bestela produktuak galduko lirateke. Badaezpada ere, pertsona zoriontsu hori agertuko ez balitz, 626 zenbakia duenari egokituko litzaioke saskia. Ordezkoari ere, hainbat eta lasterren deitzea gomendatzen diote eta, azkenik jota, ostiralean jaso ahal izango du saskia horrek ere. Argazkian, LZPren aurkako asanbladaren ekimenik ezagunena azken urteotan Getxon antolatu duen kanpaldia da. Horren bidez, "naturarekiko, nekazaritzarekiko eta orokorrean pertsonenganako errespetua bultzatuko duen mugimendua eraikitzen lagundu dezaketen ideiak eta irrikak elkarbanatzen" saiatzen dira.