Auto harrapaketa baten lekukoen bila dabil Leioako Udaltzaingoa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urt. 23a, 15:10

Leioako Udaltzaingoak herritarren laguntza eskatu du joan den ostiralean, urtarrilak 18, gertatu zen oinezko baten harrapaketari buruzko datuak jasotzeko. Aipatu egunean, 20:30ean, auto batek gazte bat harrapatu zuen Luis Bilbao Libano kaleko zebra bide batean. Zehazki, 13 eta 15 zenbakien artean dagoen oinezkoen pasabidean. Istripua gertatu eta gero alde egin zuen gidariak oinezkoari laguntza ukatuz. Beraz, istripu horren nondik norakoak argitzeko Leioako Udaltzaingoak herritarren laguntza eskatu du, inongo daturik izan ezkero 944 008 021 telefonora deitzera galdeginez. Argazkia: © Leioako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun