Leioako alkatetza utzi beharko du Arruebarrenak Metro Bilbaora joateko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urt. 24a, 14:47

Eneko Arruebarrena Leioako alkatea (EAJ) Metro Bilbao garraio enpresako zuzendari kudeatzaile berri izendatuko dute, gaur "Deia" egunkariak zabaldu duenez. Bizkaiko Garraio Patzuergoaren hurrengo bileran, hilaren amaieran edo otsailaren aurreneko egunetan, egingo dute izendapena. Orain arte, PSE-EEko Iñaki Prego izan da metroko zuzendari kudeatzailea. Arruebarrenak Leioako alkatetza utzi beharko du, karguak bateraezinak direlako. Une horretatik aurrera, Mari Carmen Urbieta izango da Leioako alkate berria. Arruebarrena 2007tik da Leioako alkatea. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua eta Ekonomian diplomatua da. Argazkian, Eneko Arruebarrena Leioako alkatea, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun