Kantua eta pianoa izango dira protagonistak larunbatean Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urt. 24a, 15:08

Getxoko Udalak antolatutako “Neguko Bidaia” kontzertuen zikloak aurrera segitzen du, larunbat honetan, urtarrilak 26, José María Gonzálezek eta Anus Cividianek osatutako kantu eta piano bikotearen emanaldiarekin. Errezitaldia 19:30ean hasiko da Andres Isasi Musika Eskolan, Areetan, eta sarreraren prezioa lau eurokoa izango da. José María González baritonoak ahots teknika ikasi zuen R. Morillasekin, errepertorio liederistikoa A. Viribay eta J. Hernandezekin eta master klaseetara joan da M. van Altena eta F. Zanasirekin. Luis Antonio González eta Toberto Gini bezalako antzinako musikaren inguruko adituek zuzendu dute eta Concert Les Âges edo Los Mvsicos de Sv Alteza bezalako taldeetan parte hartu du. Bestalde, Anus Cividian, Errumanian jaioa baina armeniar jatorrikoa da. Ikasketak Bukaresteko George Enescu Musika Lizeoan hasi zituen. Bere heziketa kalifikazio altuenekin eta Lasiko George Enescu Kontserbatorioko Karrera Amaierako Saria jasoz amaitu zituen. Argazkian, 2011ko azaroaren 17an, 300 lagun baino gehiago bildu ziren Areetako Andres Isasi musika eskolan, zentroaren 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusian / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun