Josu Loroño Udaleko Komunikazio eta Hiritarrentzako Arreta arloetako zinegotziak aipatu du iaz udalerrian dauden lau hiritarrentzako arreta bulegoetan 127.698 gestio egin zirela, 2011n baino %3,67 gehiago. Areeta-Romoko HABen egindako gestioak auzoko udal-bulego guztietan egiten diren izapide guztien %26,53 dira, aurreko urtekoa baino ehuneko handiagoa ere. Loroñok gaineratu du bulego horretan egindako gestio kopurua handitu egin dela 2011koaren aldean, 32.058tik 33.877ra (+ %5,67) igo baita. Maiatzean izan da izapide kopuru gehien, 3.418, eta horren ondotik datoz ekaina, urtarrila, iraila eta urria (3.327, 3.224, 3.054 eta 3.037 gestio, hurrenez hurren). “Bulego horretan egindako lanaren bolumenaren bilakaerak goranzko joera izan du beti, kopuruari dagokionez, lehen tokian izan delarik 2011ra arte, Zabalako HABeko gestio kopuruak gora egin zuen arte”, nabarmendu du Loroñok.
10etik 9,1
Zenbakien gaineko datuekin batera, eskaintzen den zerbitzuarekin zerikusia dutenak azpimarratu behar dira. “Gure HABak herrialdean zabaldu ziren lehenak izan ziren, baita bere jardunean kalitate sistemak sartu zituzten lehenak ere, ISO egiaztagiria zutela. Egiaztatze hori dagozkion epealditan berritzen da”, hiritarrentzako arreta zinegotziak gehitu duenez. Halaber, eta Udalak berak kudeaketa hobetzeko aurrera daramatzan ekintzen harira, bi urtean behin gogobetetasun-inkestak egiten dira zerbitzuen erabiltzaileen zein erabiltzaileak izan litezkeenen artean. “Inkesta horiei buruz, berriro diot, etengabeko hobekuntza bultzatzen jarraitzeko pentsatutako inkestak direla, esan daiteke HABetan eskainitako zerbitzuaren gaineko gogobetetasun maila orokorra 10etik 9,01ekoa dela. Esan ahal dugu ere arreta jasotzeko batez besteko itxarote-denbora 4,8 minutukoa dela”, aipatu du, amaitzeko, Loroñok.