Unibertsitateko komunitatearekin "gehiago ez jolasteko" exijitu dio EHUko Ikasle Kontseiluak Wert ministroari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urt. 24a, 19:22

Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako sailburu berriarekin izandako jarrerak ez du EHUko Ikasle Kontseilua harritu. "Uriarteren helburua LOMCE legearen inguruan akordio bat lortzea zen bitartean, badirudi Espainiako gobernuak ez zuela horretarako asmorik", aipatu du erakunde horrek. Aratz Castro Kontseiluko presidenteak adierazi duenez, “ohituta gaude azken urteotako ministrorik intransigenteenaren jokaerara, pasarte bat gehiago besterik ez da. Informeak egitera behartzen gaitu, baina inoiz ez ditu irakurtzen. Bere paperontzian amaitzen dute”. Honen harira, “errespetua eta gurekin ez jokatzea” exijitu dio Castrok. Ministroaren helburu "zentralista eta uniformatzailearen" aurrean, EHUko Ikasle Kontseiluak Cristina Uriarte Unibertsitate sailburuari, "herri honen eredua irmo eta gogotsu defendatzea" eskatu dio; "Eusko Jaurlaritzak unibertsala den kalitatezko unibertsitate euskaldunaren alde egin behar duela" gaineratuz. Zentzu horretan, CEUNEn bertan (Espainiako Unibertsitate Ikasleen Kontseiluan) dauden hainbat ordezkarien jarrera salatu nahi izan du EHUko Ikasle Kontseiluak: “ikasleen interesen aurka jokatzen dutela jakinda, alderdiaren edota interes pertsonal politikoak lehenesten dituzten pertsona batzuekin egin dugu topo; ez dago eskubiderik”, adierazi du Castrok. Argazkian, Ikasle Kontseiluaren batzar bat / © A. Encinas - EHUko Ikasle Kontseilua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun