Lehiaketaren oinarriak:
1. Disko zigilu batekin kaleratutako lanik edo diskoetxeren batekin kontaturik ez duten taldeek parte hartu ahal izango dute. Hori bai, getxoztarrez osatua egon beharko da talde erdia (%50).
2. Irabazleek, sailkapeneko lehen hiru taldeek, uztailaren 27tik 31ra ospatuko diren Algortako San Inazioetan joko dute. Lehenengo sailkatutik hirugarrenera, talde bakoitzak aukeratuko du zein egunetan joko duen. EZ DA DIRU SARIRIK EGONGO.
3. Bidalitako maketen artean aukeraketa egingo du Jai Batzordeak. Urtarrilaren 31ra arte izango dute taldeek euren maketak Algortako Eztabaida Gunean (Villamonte plaza 4A, Algorta) entregatzeko. Hortik aurrera, ondorengo egunetan emango du aukeratutako taldeen berri jai batzordeak eta horiek finala izango dute otsailaren 15ean, Algortako Inauterien barruan izango den kontzertuan. Data hori aldatzea Jai Batzordearen esku dago.
4. Jai Batzordeak musikarien esku jarriko du beharrezko soinu ekipo osoa.
5. Musikariek ezin izango dute lehiaketan parte hartzen duten bi talde baino gehiagotan egon, aldi berean.
6. Jotzen dituzten abestien egiletza eta horien gaineko eskubideak eurenak direla ziurtatu beharko dute musikariek, hirugarren batek Jai Batzordeari egin diezaioken erreklamazioa ekidin aldera. Abestiak hainbat hedabideetan erreproduzitzeko aukera edukiko du Jai Batzordeak.
7. Maketa ematea:
- Urtarrialren 31ra arte, Algortako Eztabaida Gunean (Vilamonte Plaza 4A).
- CD formatuan, hiru abestirekin gutxienez.
- Taldearen historia laburra, helbidea eta kontaktatzeko modua (e-posta, telefono zenbakia) eta taldekideen izen-abizen eta jaiotze daten fitxa.
Interesa duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie Algortako Jai Batzordeak.
Argibide gehiago: aixerrota.jaibatzordea[abildua]gmail.com