Orain sestaotarrek dituzten proiektuak asko dira; Jangela herrikoi batetik Txikigune batera, musika taldeek entseatzeko lokalak, edo artea formakuntza eta trebakuntza bultzatzeko gelak. Sestaoko beste giza-kolektibo edo gizarte mugimenduek lantzen dituzten proiektuak ahaztu barik, herriaren beharrak asetzeaz gain. Guzti horiek laguntzeko borondatea badute.
"Sestaon jaio gara eta kulturaren ikusle hutsak izateko hezi gaituzte. Horretaz gain, udal gobernu ezberdinek gutxi egin dute herritarrei kalitatezko kultura eskaintzeko, herritarrak ez gara sentitu adierazpen kultural eta artistikoen parte ez protagonista sentitu" azpimarratzen dute txirbikideek.
Eraikina herritarren zerbitzura jarri dute, bizilagunei dohainik eta era autogestionatuan elkartzeko, aisialdia ez lukratiboari eta garapen pertsonal kritikoari tokia egingo dion leku bat eskaintzeko. Guzti hori, "instituzio publikoek kultura lehentasunen ordenean are eta gehiago zokoratzen duten garaian". Eta horrekin batera eraikuntza historiko horren mantentzea ziurtatzeko, utzikeriaren ondorioak sufritzen baititu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.