Itxartu taldeko Ricardo Ansotegiren arabera, 600 atleta inguru espero dituzte biharko lasterketan, azken urteotan kros honek izan duen gorakadari erreparatuz. "2007an 176 lagun izan ziren eta 507 korrikalari 2012an.
Zirkulazio neurriak
Algortako Etorbidean eta inguruko kaleetan (Zabala, Torrene, Amezti, Mariandresena eta Telletxe) bidea itxiko dute tarteka ibilgailuentzat, igande honetan, 11:00etatik 13:00era, Itxartu Taldearen Krosa dela eta. Halaber, herritik kanpo bizi diren korrikalari guztiei metroz Algortako geltokiraino etorri daitezela aholkatu die Itxartu Taldeak, geltoki eta lasterketaren irteeraren artean 300 metro baino ez baitago. Eta ibilgailuz etorriz gero, kotxea Portu Zaharreko zabalgunean uztea aholkatu dute.