Espainiako Auzitegi Nazionalean aurrera doaz herriko tabernak "ETAren diru iturri gisa" erabiltzea egotzita zabaldutako 35/02 auziarekin. Auzitegiko Bigarren Zigor Salak onartu egin die ehundik gora herriko tabernari bakoitzak bere defentsa propioa edukitzeko eskubidea, hasiera batean guztiak abokatu bakarrak eta taldean defendatu beharko zituela esan zuen arren, hainbat hedabidek zabaldu dutenez. Taberna horiei bost eguneko epea jarri die beren defentsa aurkez dezaten. Beraz, baliteke Auzitegi Nazionalean ate-joka egotea 35/02 sumarioko epaiketa. Orotara, 39 lagun epaitu nahi dituzte. 372 urteko kartzela zigorra eskatzen du Fiskaltzak guztira; zortzi eta hamabi urte arteko zigorrak bakoitzarentzat. Akusatuen artean dira Jose Luis Franco eta Maite Amezaga algortarrak eta Izaskun Barbarias urduliztarra. Argazkian, Ertzaintzak 2006ko urriaren 25ean egin zuen miaketa Leioako Kurkudi herriko tabernan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!