Olatuen azken iragapenak ikusi ostean, gaur, astelehena, egingo dute Arnettte Punta Galea Challenge olatu haundien txapelketaren deialdia,
Euskal Herriko Surf Federazioak (EHSF) iragarri duenez. Surflariak, epaileak eta antolatzaileak goizeko 10:30ean itsaslabarrean bildu omen dira eta txapelketa eguerdiko 13:00etan hasiko da. Arratsaldeko 17:00etarako amaituta egongo da eta sari banaketa bertan egingo dute. Muturreko surfeko lau ordu eskainiko ditu Arnettte Punta Galea Challenge olatu handien surf txapelketaren zazpigarren edizioak. Gonbidapenaren bitartez, 16 surflari europar onenetakoak bilduko ditu lehiaketak. Besteak beste, Axier Muniain 2007ko txapeldun zarauztarra eta Eneko Acero getxoztarra, nazioarteko maila duen surflaria, izango dira. Proba,
Getxo Surf Taldeak eta Euskal Herriko Surf Federazioak antolatuta, besteak beste, Getxoko Udalaren laguntzarekin, 4 orduz egingo da. Azpimarratzekoa da, gainera, aurten, lehenengo aldiz, Big Wave World Tour (BWWT) olatu handien munduko zirkuituaren barruko Europako proba bakarra izango dela. Argazkian, azaroaren 9an aurkeztu zuten Punta Galea Challenge / © Getxoko Udala.