Ikastetxeak izango dira eskaerak bideratzeko arduradunak, baina, izapideak errazteko asmoz, interesatuek internet bidez egin ditzakete gestioak, www.hezkuntza.net webgunean, otsailaren 7ra arte. Kasu honetan, eskaera bete ondoren, gurasoak lehen aukera bezala aukeratu duten ikastetxetik igaro beharko dira, eskatutako dokumentazioa eramateko.
Seme-alabak lehen aldiz matrikulatu nahi dituzten gurasoek 586 zentro izango dituzte bi urteko haurrentzat -%60,2 publikoak- eta 545 hiru urteko umeentzat -%60,7 publikoak-. 2012/2013 ikasturtean 356.421 aurrematrikula egin ziren, aurreko ikasturtean baino %1,95 gehiago.
Astelehen honetan zabaldu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetan aurrematrikula egiteko epea, eta otsailaren 8ra arte egongo da zabalik, Eusko Jaurlaritzako