Azken urteotan agerian geratu da gaur egun indarrean dauden hezkuntza ereduen artean euskalduntzen duen eredu bakarra D eredua dela eta. hortaz, gurasoei hori hauta dezaten dei egin die Kontseiluak. "D eredua da ikasle euskaldun eleaniztunak sortzeko ereduari gehien hurbiltzen zaiona", esan du Bilbaok. Azken garaian Estatu espainiarreko Hezkuntza Ministeriotik prestatzen ari diren erreformaren harira, Kontseiluak argi du irtenbidea non dagoen eta aurretik azaldu izan duen moduan, "garai ezin hobea da hau Kontseiluko hezkuntza sektoreko bazkideen lankidetzarekin osatutako proposamena (arestian aipatutakoa) indarrean jartzeko".
Kontseiluak, D ereduan matrikulatzeko deia eginez egindako espota: "Zure aukera"