"1936ko gerran, aurreko gatazka zibiletan eta frankismo garaian Getxo udalerrian izandako biktimei" aitorpena eta horiei eskainitako urteko omenaldia egingo die ostiral honetan, otsailak 1, Getxoko Udalak. Goizeko 11etan hasita, Galeako ibiltokian lekututako “Liburuaren oroimena” izeneko eskulturaren ondoan egingo den hirugarren ekitaldia izango da aurtengoa. Imanol Landa alkate jelkidea buru dela, "biktimei errespetua, oroipena eta bihotz-bihotzetiko omenaldia aitortzeko ekitaldi publikoa eskainiko da berriro, adiskidetzean eta konkordian oinarrituta", azaldu dute udal iturriek. Iazko omenaldian, Udalean ordezkaritza politikoa duten talde guztietako (EAJ, PP, Bildu eta PSE-EE) ordezkariak izan ziren, baita zendutakoen senide batzuk ere. Aipatu ekitaldia urtero egitea erabaki zuten
2009ko martxoko osoko bilkuran. Argazkian, Landa alkatea lore sorta uzten iaz / ©
Getxoko Udala.