Aixerrota eta Julio Caro Baroja institutuetako, Azkorri, Divino Pastor eta Santísima Trinidad ikastetxeetako eta San Nikolas ikastolako DBHko lehenengo eta bigarren mailetako ia 700 ikaslek parte hartuko dute aurtengo ikasturtean Eusko Jaurlaritzaren “Kerik gabeko gelak” izeneko proiektuan, Getxoko Udalak jakinarazi duenez. Guztira, 28 ikasgelek, beren tutoreekin batera, ez erretzeko konpromisoa hartuko dute eta urtarriletik apirilera bitartean hainbat heziketa-jarduera eramango dituzte aurrera, "tabakorako hurbilketa ahalik eta gehien atzeratzeko". Besteak beste, talde bakoitzak, gutxienez, erretzea prebenitzeari buruzko kamiseta baten diseinua egin beharko du. Diseinuak marrazki bat, hizki bat edo lelo bat eduki beharko ditu, aurretik zehaztutako euskarri grafikoaren gainean. Udalerriko ideia irabazleak tokiko saria eskuratuko du eta eskualdekoak beste sari bat. Argazkia: cc-by jmendikute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!