Korrika batzordeak abiatuko dituzte bihar Algortan eta Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urt. 28a, 21:17

Euskararen aldeko nazio mobilizaziorik handiena, Korrika 18, alegia, datorren martxoaren 14an abiatuko da Andoainen, hamaika egunez Euskal Herria zeharkatu ondoren hilaren 24an Baionan amaitzeko. Eta, bi urterik behin gertatzen den bezala, Korrikan parte hartzeko hamaika aukera jartzen ari da AEK, euskara Euskal Herriko txoko guztietara zabalduz. Nerea Guijarrubia Uribe Kostako AEKko kideak zabaldu duenez, "hasi gara, Korrika 18rako beharrezkoak diren aurrelanak prestatzen". Izan ere, Erandion urtarrilaren 17an ekin zioten lanari eta Getxo udalerrian bihar egingo dituzte lehenengo bi batzarrak. Itzubaltzeta / Romon, udal euskaltegian jarri dute hitzordua, arratsaldeko 6:30ean eta Algortan, ordea, ordu bat beranduago Lauaxeta AEK euskaltegian. Korrikako antolatzaileek euskaltzale oro gonbidatu dute "Euskara elkarri ematera" eta batzordeetan parte hartzera. Gogoratu dutenez, aurreko 17 edizioak "milaka euskaltzaleren laguntzari esker burutu ahal" izan ziren eta aurtengoan ere "ezinbestekoa" dute "guztion elkarlana eta konpromisoa". Argazkian, Algortako Korrika txikiaren artxiboko irudia.

Aurreko Korrika Getxo udalerrian zehar



Korrika 18ren bideoklipa (© Esne Beltza - AEK)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun