Natxo Gonzalez plentziarra nagusitu da Galeako olatutzarretan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urt. 29a, 02:17

Natxo Gonzalez Iglesias 17 urteko surflari plentziarrak irabazu du bart Arnettte Punta Galea Challengeren zazpigarren edizioa. Galekoa Europako olatu handien txapelketarik garrantzitsuena da eta aurten Big Wave World Tour (BWWT) delakoan sartu da. Horretarako, Abratik sartu diren zazpi eta zortzi metroko itsas-hormei egin behar izan die aurre plentziarrak, probako gazteena izanik. Gonzalezek, Sopelako Peña-Txuri surf eskolako kidea dena, 3.000 euro eta Big Wave World Tourren barruan Txilen egingo den probarako gonbitea eskuratu ditu. Hain zuzen ere, Txilekoa da Ramon Navarro, bigarrena sailkatu dena. Bera izan da europarra ez zen partaide bakarra. Ezustekoa izan da Navarrorentzat bertako uhinen tamaina eta hori dela eta lasaitasunez ekin dio olatuak hartzeari. Halere, mantso hasi arren posizioak hobetzen joan da aritu ahala eta bigarren postu hori erdietsi du azkenik. Hirugarren tokian lotu da iazko irabazlea, Adur Letamendia zarauztarra. Besteak beste, AEBko Oregon Estatuan egingo den BWWTko probarako gonbitea eman diote sari gipuzkoarrari. Azkenik, Zarauzkoa ere den Indar Unanuek erorialdirik ikusgarrieneko saria lortu du. Argazkian, Natxo Gonzalez / © Peña-Txuri surf eskola.

Proban zehar, tenperatu ona, ikusle kopuru-handia eta arazo gutxi izan da, nahiz eta gaurko ziklogenesi leherkorra iragarrita egon den. Salbuespen bakarra Gurutze Gorriko kide batek protagonizatu egin du. Izan ere olatu bat gainera etorri zaionean surflari bat batzera zihoan motorra galdu du. Dena den, uretatik onik irten da txalupa pneumatiko batez atera dutela. Proba, Getxo Surf Taldeak eta Euskal Herriko Surf Federazioak antolatu dute, bertako Udalaren laguntzaz.

Surf30.net agerkariak kaleratutako bideoa (© Surf30)



Argibide gehiagorako: Galeako olatuak Surf30-en arabera (espainolez)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun