Korrika 18 aurkeztuko dute bihar Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urt. 29a, 16:09

"Eman euskara elkarri" lelopean, datorren martxoaren 14an abiatuko da Andoainetik Korrika 18, hamaika egunez Euskal Herria zeharkatu ondoren hilaren 24an Baionan amaitzeko. Baina, aurretik, euskararen aldeko nazio mobilizaziorik handienaren aurkezpena egin ohi da herri ezberdinetan. Besteak beste, Sopelan, bihar, asteazkena, izango da ekitaldia. Hitzordua 19:00etan jarri dute Kurtzio Kultur Etxean. Bestalde, gogoratu Getxo udalerrian gaur egingo dituztela Korrika batzordeen lehenengo bi batzarrak. Itzubaltzeta / Romon, udal euskaltegian jarri dute hitzordua, arratsaldeko 6:30ean eta, Algortan, ordu bat beranduago Lauaxeta AEK euskaltegian. Argazkian, Korrika 17 Sopelan barrena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun