Asteazken honetan, urtarrilak 30, bukatuko da 2013ko
Umore Azokarako proposamen artistikoak aurkezteko epea. Antolatzaileek adierazi dutenez, Leioako Kale Artisten Azoka, batik bat, kalea adierazpide eta komunikazio artistikorako bide gisa erabiltzen duten elkarte, konpainia zein artista profesionalen taldeentzat dago zabalik. Maiatzaren 16tik 19ra izango da. Hautaketa prozesuan lehentasuna izango dute estreinakoak diren proposamenak, betiere, Azokako Batzorde Artistikoak behar bezala balioztatzeko denbora izan badu. Parte hartzeko interesa duten konpainia profesionalek postaz bidal dezakete proposamenaren dokumentazioa (proiektua edo dosierra, fitxa teknikoa, DVDa eta harremanetarako datuak jarraian zehazten den helbidera: Umore Azoka - Leioako Kale Artisten Azoka. Jose Ramon Aketxe Plaza, 11. 48940 Leioa / Bizkaia. Argazkian, 2012ko Umore Azoka Saria Euskadiko Ikuskizun Onenarentzat, Gaitzerdi Teatroren "Suz" (A fuego) ikuskizunari eman zaio / © Umore Azoka.