Dagoeneko 2013an sartuta, hitzaldi ziklo berri bati hasiera emango dio
Eztabaida Guneak. Horrenbestez, ostegun honetan, urtarrilak 31, "El retorno de los Weichafe: El proceso de recuperación de tierras al pueblo mapuche" dokumentalaren aurkezpena egingo du horren egileak. Gaur zortzi, otsailaren 7an, berriz, "Qué hacer en caso de detención" hitzaldia eskainiko du Salhaketa errepresioaren kontrako kolektiboko kide batek. "Herriak sistemaren aurka erantzuten duen heinean, boterearen aparatu polizialek eta judizialek errepresioa areagotzen ari dira. Neurri hauen funtzionamendu eta ondorioen nondik norakoak ezagutzea guztiz beharrezkoa da", azaldu dutenez. Aipatu bi saioak 19:30ean izango dira, Villamonte plazako A4 zenbakiko lokalean. Argazkian, 2011ko irailaren 29an estreinatu zuten Eztabaida Gune Antiautoritarioaren Villamonte plazako lokala.