Aintzane Rincónek eta Arantza Anzibarrek aurkeztutako “San Nikolaseko lehenengo andereñoak eta beren ekarpena ikastolaren hastapenetan (1963-1969)” proiektua aukeratu du Udalak, Getxo udalerriko historian emakumeek egindako ekarpenari buruzko ikerketa beka jasotzeko. Horren zenbatekoa 8.000 eurokoa da. "Ekimenaren helburua da emakumeek historia eta bizitza kulturalean, sozialean, ekonomikoan edota politikoan egin duten ekarpena berreskuratzea eta ezagutzera ematea da", tokiko iturriek zehaztu dutenez. Beka horren bigarren ediziora 15 proiektu aurkeztu dira eta Keltse Eiguren Berdintasuneko Zerbitzuko zinegotziaren arabera, “oraingoan gainera oroimena onartzeko eta berreskuratzeko aukera izango da, hain zuzen ere, ikastola martxan jarri zenetik 50 urte betetzen direlako”. Ikerketaren emaitza 2013ko abenduaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dute hautatutakoek eta Nerea Aresti EHUko historiagile eta irakaslearen laguntza izango dute. Argazkian, Keltse Eiguren Berdintasuneko Zerbitzuko zinegotzia.