Agate Deuna bezperarako eztarriak berotzen hasiko dira ostiralean Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko urt. 30a, 12:15

Astelehenean, otsailak 4, Agate Deuna bezpera, ez dira gutxi izango koplak abestera kalera aterako diren Uribe Kosta eta Erandioko elkarte eta lagunarteak. Besteak beste, Leioan, horretarako hitzordua jarri du Berbalamiñe euskara elkarteak."Hala ere, eztarria berotzea ezinbestekoa da kantuan hasi baino lehen", azaldu dutenez. Hori dela eta, bi hitzorduren berri eman dute. Batetik, ostiral honetan, hilak 1, kantu poteoa egingo dute, 19:00etan Libano tabernatik abiatuta. Bestalde, astelehenean bertan, esan bezala, Berbalamiñe euskara taldeko kideak ere aterako dira abestera. Hitzordua 17:00etan jarri dute Lamia AEK euskaltegian. Argazkian, Berbalamiñeko hainbat lagun kanta-liburuxka eskuan, egindako bertso afari batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun