"Urteetan zehar ez ikusiarena egin dute agintariek, auzokideen kexak etengabeak izan arren, beraien jarduerak Udalaren baimenik gabe gauzatu dituztelako gaztetxeko kideek. Orain, Errekaganen, Gobelako lanak hasita, desjabetze prozesu irregularra abiatu dute, zeinean desjabetuak beregain hartu beharko lituzkeen kargak ordainduko dituen Udalak", adierazi du Luis Almansa Getxoko PSE-EEko bozeramaileak. Are gehiago, Ezequiel Agirre kaleko etxea "Legeak exijitzen duen lehia erregimena errespetatu gabe ematea" egotzi dio Udalari.
Itzubaltzeta gaztetxeko kideei lagatako Ezequiel Agirre kaleko 14. zenbakiko "etxe merkea" etxegabetzea edo "muturreko bestelako arazoren bat" jasan duten lagunentzako "aldi baterako etxebizitza" bezala erabiltzea eskatu dio Getxoko PSE-EEk Udalari. "Edo bestela, zergaitik ez, Berdintasun Planean jaso bezala, udalerrian halabeharrez izan behar dugun harrera pisua bezala", Luis Almansa tokiko sozialisten buruak gaineratu duenez. Urtarrilaren 21ean abiatu ziren Gobela ibaiko lanak Errekaganen, uholdeak saihesteko asmoz. Bi urte eta erdi iraungo dute URA Uraren Euskal Agentziaren obrek. Hurrengo egunean, berriz, Itzubaltzeta gaztetxearekin hitzarmena adostu duela iragarri zuen Udalak, eta bertoko neska-mutilak hasi dira pixkanaka erreka ondoko pabilioiak husten. Akordioari jarraituz, Ezequiel Agirre kaleko “etxe merkeetako” bat lagako die Udalak Itzubaltzeta gaztetxeko kideei, "bere jarduera soziokulturala aurrera eraman ahal izateko",