Goizaldean piztutako suak kalte handiak eragin ditu udal jabetzako Getxo Aquarium zentroan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren iturriek adierazi dutenez, 05:45 inguruan hasi da sutea Algortako Kirol Portuan dauden instalazioetan eta teilaturaino hedatu dira garrak. Ertzaintza, Getxoko Udaltzaingoa eta suhiltzaileen hainbat dotazio bertaratu dira eta, azkenean, goizeko 6:30 aldera lortu dute sua amatatzea. Getxo Aquariumak zazpi urte egingo ditu udal kudeaketaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailaren laguntzaren pean. Izan ere, 2006ko maiatzean Abra Aquarium zenaz kargutuko zela iragarri zuen Getxoko Udalak. PPk eta PSE-EEk hainbatetan salatu dute defizit handia eragiten duela eta Udal Gobernuak behin eta berriro ukatu du horrelakorik suertatzen denik.Argazkian, suteak eragindako hainbat kalte / ©
Getxoko Udala.